Hilean 60 diru-kobrantza egin ahal izango dituzu gehienez Bizumen

Bizumen erabiltzailea bazara, adi ibili, datorren hiletik aurrera hilean jaso daitezkeen diru-bidalketak murriztuko baitituzte. Egun, 150 transakzio jaso daitezke hilean, baina ekainaren 15etik aurrera 60ra mugatuko dituzte norbanakoentzat. Hau da, 150 diru-bidalketa egitea posible izango da, baina erabiltzaile berak 60 kobratu ahal izango ditu gehienez. Gainera, banku-entitate bakoitzak kopuru txikiagoa ezartzeko eskumena izango du. Bizumek jakinarazi duenez, segurtasun-politika eta praktikotasun kontuak daude erabaki honen atzean.
Transakzioetarako diru-kopurua gutxienez 0,50 eurokoa izaten da, eta gehienez 1000 eurokoa, banku bakoitzak bereak finka ditzakeen arren. Erabiltzaile batek asko jota 2000 euro kobratu ditzake egunean. Era berean, bidalketa bakoitzak 30 hartzaile izan ditzake.
Pandemia garai honetan gero eta sarriago egiten dira mugikorretik mugikorrerako ordainketak Bizum zerbitzuaren bidez. Azken bi urteetan, erabiltzaile kopurua 6 milioitik 15 milioira igo da.