Hildakoen gorpuak, lurraren orbitara

Houston AEBetako Texas estatuko hiritik albiste bitxia heldu zaigu. Space Services Inc enpresak (www.eternalreefs.com) hildakoei azken agurra emateko zerbitzu berezia du abian: hildakoen gorpuen errautsak jaurtitzen ditu Lurraren orbitara, kapsula txikietan. Ohiko lurperatzeak iraganeko kontu dira AEBetan jada, eta joandakoak omentzeko halako ekimenak modan dira. Beste adibide batzuk: Life Gem enpresak diamante bilakatzen ditu errautsak eta Alcorrek gorpuak izozten ditu etorkizunean berpizteko. Argi dago: krisiak ez du heriotzaren negozioa hilko, sekula.