Hilary Swank: Million dollar baby

Jatorri apala du Hilary Swank zinema izarrak. Ez zen seaska oneko haur jaio, zinez. Bakardadea izan zuen lagun haurtzaroan. Aita militarra zuen, eta ez zen inoiz etxean izaten. Anaiak ere goiz aldegin zuen amaren gonapetik. Etxean diruz larri zebiltzan beti. Goserik pasa ez zuen arren, jantzi politak erosteko aukera gutxi izan zuen. Zoriontsu hazi zen, ostera. Eskola sasoian, igerilari fina eta gimnasta aparta izan zen. Ez zen sekula onena izan, ordea. Eta, hori, noski, pekatu larria da AEBetan.
Antzerkia ikaragarri maite zuen Hilary txikiak, eta aktore izatearekin amets egin zuen oholtza gainera estreinakoz igo zen egunetik. Hala, egun batean, Los Angelesera eraman zuen amak; ametsa bete zezan. Hollywood, ordea, amets bera zuten makina bat gazte ederrez josita zegoen, eta zail egin zitzaion Hilary nerabeari bertan lekutxoa egitea. Garai gordina izan zen oso, eta txirotasunean bizi izan ziren ama-alabak tarte luze samar batez karabana triste batean.
Telesail eta telefilm irensgaitz askotan egin zuen lan hastapenetan. Minigonadun "lorontzi" gisa, batik-bat. Ez zuen inoiz etsi, ordea. Borrokalari sutsua baita neskatoa. Borrokarekin lotutako pelikula batek, hain justu, egin zuen ezagun Hilary Swank. The "Next Karate Kid" kerratuak, alegia. Txarra baino txarragoa zen filma, benetan. Hala eta guztiz ere, garrantzi handia izan zuen bere aktore ibilbidean. Handik gutxira, Chad Lowe aktorea Rob Loweren anaia ezagutu zuen "Quiet Days in Hollywood" filmean, eta harekin ezkondu zen.
Kimberly Peirce zinemagilearen "Boys Don't Cry" film independentean egindako interpretazioarengatik emakumezko aktore onenaren Oscar saria bereganatu zuen duela bost urte. B serieko pelikulatxoak egitetik Hollywoodeko izar izatera igaro zen, supituki. Ondoren, ez zuen ondo aukeratzen jakin. Zerua ukitu ostean, ahanzturaren infernuan kixkaltzear izan zen eta. Baina Clint Eastwooden "Million Dollar Baby" maisulanarekin pisu astunen koroa berreskuratu du; kako-kolpe bakar batez gutxietsi zuten zinema kritikari guztiak K.O. utzita. Boxeoan karatean baino hobeto moldatzen da Hilary, ezbairik gabe. Izorra hadi, Miyagi!
NORTASUN AGIRIA:
Izena: Hilary Ann Swank.
Jaioteguna: 1974-VII-30.
Jaiolekua: Lincoln (Nebraska/AEB).
Mutil-laguna: Chad Lowe aktorea.
Lagunik minena: Troy Nankin.
Zaletasunak: Antzerkia, kirola, eta erosketak.
Film maiteena: Boys Don"t Cry (Kimberly Peirce).
Aktore kutunenak: Al Pacino eta Clint Eastwood.
Bizio bat: Muturreko kirolak.
Bitxikeriak: Jatorri indiarra du, eta ezkerra da.
Maskota: Tallinn katua.
Maite du: Familia. Haurrak izan nahi ditu.
Gorroto du: Inbidia.