Hilaren 24an, bertso-eskolen topaketak Zarautzen

Hilaren 24an, bertso-eskolen topaketak Zarautzen https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hilaren-24an-bertsoeskolen-topaketak-zarautzen/@@download/image/20121181266beee_eguna_2.jpg
2012/12/13
berria
Iaz Lesakan egin zituzten lehen Euskal Herriko bertso-eskolen topaketak, eta 150 lagundik gora bildu ziren Bortzirietako herrixkan. Aurtengoan, bigarrenez, Beee... Eguna egingo dute Zarautzen azaroaren 24an, eta lurralde bakoitzeko bertso-eskolen arteko harremanak indartzea eta festa egunaz gozatzea izango da helburua.

Bertso-eskolak eta oro har, bertsozaleak bilduko dira Zarautzen azaroaren 24an, larunbata, beren zaletasuna konpartitu eta harremanak indartzeko. Horretarako, goizeko 12:00etan hasten den egitaraua arratsalde osora eta gauera ere luzatu dute antolatzaileek, eta Euskal Herriko bertsolari ugariri ere luzatu diete gonbidapena.

Besteak beste, bertan izango dira Jon Elizetxe, Nerea Ibarzabal, Jon Maia, Andoni Egaña, Xabi Iboa, Maddi Sarasua, Onintza Enbeita, Maddalen Arzallus eta Aitor Sarriegi izango dira bertan.

Eta baita, Iruñeako euskaldunberrien bertso eskola, Gasteizko bertso eskola, Markinako bertso eskola, Tolosaldeko bertso eskola, Baionako bertso eskola eta Gabiriko taldea ere.

Beraz, bertsoak gustuko badituzu eta ongi pasatzeko gogoa falta ez bazaizu, apuntatu data zure agendan!

Egitarau osoa


12:00. Herrian zehar: Bertso-poteoa
14:30. Frontoi zineman: Bazkaria, eta horren ostean bertso jaiak.
22:00. Gaztetxean: Emanaldi bereziak
Ondoren: Fan&Go erromeria taldea