Berrogeialdia amaituta kutsadura Txinara itzuli da

Jarduerak gerarazi zirenean bertako airea kasik garbia izatera iritsi zen, baina berrogeialdiaren amaierak berekin ekarri du dioxido karbonoaren kontzentrazioen gorakada, trafikoa eta industria jarduerak haztearekin batera.
Munduko hiri nagusienetan berriz, minimo historikoak ezagutu dira kutsadurari dagokionez. Bartzelonan adibidez %70-80 bitarte jaitsi da kutsadura. Ez hori bakarri, Indiako Punjan estatuko hirietatik adibidez, hamarkada luzeetan kutsaduragatik estalia egon zen zerumugan Himalaya ikusi liteke. Baina kutsaduraren hobekuntza hau denbora aldi baterako izango denaren beldur gara denok ere, eta beldur hau baieztatu du orain Txinak. Apurka apurka leku ezberdinetan jarduerak berrabiarazten ari diren heinean NO2aren mailak haziz doaz.
Txinako Wuhan hiriari dagokionez, debeku neurrien ondoren kutsadura %35 jaitsi zen, baina oraingo igoera %22koa izan da. Adituen hitzetan oinarrituz joera hau hazi besterik ez dela egingo dirudi.