Hilabete amaiera bitarte Koldo Agirreren erakusketa ikusgai da Mikelazulon

Hilabete amaiera bitarte Koldo Agirreren erakusketa ikusgai da Mikelazulon https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hilabete-amaiera-bitarte-koldo-agirreren-erakusketa-ikusgai-da-mikelazulon/@@download/image/2012418255koldo_agirre.jpg
2012/12/13
berria
Eraldaketaren inguruan egiten duen hausnarketa biltzen du Koldo Agirrek 'Transformación' izeneko erakusketa ikusgai da apirilak 29ra bitarte Errenteriako Mikelazulon.


Gazte hasi da Koldo Agirre bere obra erakusten, 23 urte besterik ez ditu eta hainbat erakusketa kolektiboetan parte hartu du dagoeneko. Horien artean aipagarria da Bilboko Photogallery 20 galerian parte hartu zuenekoa.
Eraldaketaren inguruan aritu da Errenterian ikusgai dagoen honetan eta horretarako gizakiaren aldaketa, exigentzia eta ingurumena izan dira obraren ardatz nagusiak. Horietatik guztietatik abiatuta kamara analogikoarekin atera dituen argazki guztiak, hilabete amaiera bitarte ikusgai dira Errenterian.