Hil ondoren, moto istripua

Pertsona bera hil ote daiteke bi aldiz? Mexikoko Tijuana hiriko gaizkile talde batek erahildako gizon bati antzeko zerbait gertatu zaio behintzat! Kontua da gorpua garraiatzen ari zen motor gidariak istripua izan zuela eta ezbeharra gertatutako tokitik ihes egitea deliberatu zuela. Ondoren, poliziek gorpuak aurpegian zinta itsasgarria eta labankadak zituela ikusi zuten. Ikerketak argi utzi zuenez, motor gidaria gorpua garraiatzen besterik ez zen ari, eta, disimulatzeko, kaskoa jarri eta guzti egin zuen.