Hike eizan! bertsopaper lehiaketara aurkezteko azken egunak

Hike eizan! bertsopaper lehiaketara aurkezteko azken egunak Bertso-sortak maiatzaren 17ra arte bidal daitezke. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hike-eizan-bertsopaper-lehiaketara-aurkezteko-azken-egunak/@@download/image/bertso_saioa_136.jpg
2023/05/12
Bertso-sortak maiatzaren 17ra arte bidal daitezke.
Hike eizan! bertsopaper lehiaketara aurkezteko azken egunak

Hike eizan! talde eragileak eta Azkoitiko Udalak II. Hike eizan! Bertsopaper Lehiaketa antolatu dute, hitanoa eta bereziki noka sustatzeko egitasmoaren barruan. Hiru kategoria daude lehiaketan: gazteen kategoria edo 18 urte artekoa, helduen kategoria edo 18 urtetik aurrerakoena, eta Azkoitia Saria. Bertso-sorta onena idatzi duen herritarrak jasoko du Azkoitia Saria, gazteen zein helduen arloan.

Parte hartu nahi duten gazteek gutxienez sei bertso idatzi beharko dituzte, eta helduek, zortzi. Maiatzaren 17rako bidali behar dira bertso idatziak. Epaimahaia Hike eizan! lantaldeko eta Erniarraitz Bertsozale Elkarteko bina kidek osatuko dute eta maiatzaren 29an jakinaraziko dute euren epaia. 

Lehiaketaren oinarriak hemen kontsulta daitezke. Edozein zalantza argitzeko euskara@azkoitia.eus helbidera idatzi daiteke edo 943 85 71 75 telefonora deitzeko jakinarazi dute.

Sari banaketa ekitaldia eta bertso saioa
Bertsopaper Lehiaketako sari banaketa ekainaren 22an izango da, 19:00etan, Elkargunean egingo den III. Hike eizan! Bertso Saioarekin batera. Andoni Egaña, iazko bertsopaper lehiaketako sariduna den Eli Pagola, Jesus Mari Irazu eta Nerea Elustondo arituko dira bertsotan.