Higher Guns

Hemen dugu Bostoneko taldearen lan berria, LP formatuan eta Jump Up zigiluaren eskutik datorrena. Berezkoa duten ska-jazz konbinazio bikaina entzun ahal izango dugu 10 abesti zoragarritan. Hauetan alde instrumentala da nagusi. Ska eta Reggaea Jazzaren inprobisatze horrekin nahasten apartak izateaz gain, musikari itzelak direla erakutsi dute beste behin. Jamaikar musika berria lehengo erara eginda!