Hiart Leiza: "Opusekoei irribarrez begiratzen diegu"

Hiart Leiza: "Opusekoei irribarrez begiratzen diegu" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hiart-leiza-quotopusekoei-irribarrez-begiratzen-dieguquot/@@download/image/82p48hiart_1363722225.jpg
2008/02/01
elkarrizketa
Hiart Leiza: "Opusekoei irribarrez begiratzen diegu"
Hiart Leitza. Saltsero amorratua. Musikari ipurterrea. Skalariak taldeko abeslari ohia. Euskalerria Irratiko esatari estimatuenetako bat. Metropoli Foraletik aritu zaigu sexu kontuez.  

Sexu kontuetan, nola dabil Iruñea: hotz ala bero?
Euskal Herriko beste toki batzuetan bezala, zoritxarrez, hotz. Baina gauza jakina da zenbat eta hegoalderago joan, orduan eta epelagoa dela giroa. Iruñea hegoaldeko hiria da, ezta?

Opusek kamustutako asko ezagutzen dituzu?

Bai, badira halakoak Metropoli Foralean. Horiei irribarre goxoz begiratzen diegu.

Irratiko ahotsak: inor bero-bero jar dezake uhinaz bestaldeko eztarri batek? Nola egiten da hori?

Entzuleak erantzun beharko luke hori.

Ska, ska, ska... Erritmo egokia ote da sexurako?

Erritmo beroa, tropikala... Baina seguru Jamaikan Euskal Herrian baino hobe! Tira, beti kexaka ibili behar dugu hemengo hotzarekin!

Jar gaitezen serioago: maindire kontuetan, zer ez da egin behar sekula?

Besteak nahi ez duen hori.

Eta zer dator beti ongi?

Biek, edo guztiek, nahi dutena.