Hezurren ondarea

Hezurren ondarea https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hezurren-ondarea/@@download/image/hezurren_ondare_1394011000.jpg
2014/03/10
kritika
Testua: Iraitz Ugalde Pikabea
Idazlea: Dolores Redondo
149.zenbakia
Dolores Redondoren Baztango trilogiaren bigarren ale honetan, Amaia Salazar inspektore-burua Elizondora helduko da, serie-hilketa kasu berri bat tarteko, James senarrak eta Ibai seme jaioberriak lagunduta. Hiltzaileak Amaia bera begi-artean hartua du, eta ez du hura iraganeko mamuen eta oraingo ahuldadeen katramiletan ito arte amore emango. Amaiak talde osoarekin egingo dio aurre kasuari, baina bere bizitzarekikoak bere kabuz ebatzi beharko ditu.