“Heute Schlafen–Morgen Auf Wachen” ****

“Heute Schlafen–Morgen Auf Wachen” **** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/heute-schlafenmorgen-auf-wachen/@@download/image/92p60krysmopompas.jpg
2009/01/04
kritika
Testua: Julen Azpitarte
Krysmopompas
92.zenbakia
S-S Records (Sacramento, AEB) egungo diskoetxe interesgarrienetako bat da: arriskua maite dute, eta nortasun handiko taldeen diskoak argitaratzen dituzte, tartean, Billy Bao euskaldunak. Oraingoan, Alemaniako Krysmopompas taldeak izan du ohore hori (izena Fassbinder zuzendariaren Kamikaze 1989 filmean agertzen den talde terroristatik hartu dute). Binilo bikoitz honek taldeak orain arte argitaratutako bi lanak biltzen ditu. Alemanieraz abestutako 15 kantu dira, kraut rock eta rock progresiboan ondo bustita, eta post-punk zipriztinekin. Originala.