Herzogen erregina

Herzogen erregina https://www.gaztezulo.eus/albisteak/herzogen-erregina/@@download/image/nicole_kidman_1380800450.jpg
2013/10/07
albiste-laburra
Azkenaldian hainbat dokumental zoragarri plazaratu ostean, Cave of Forgotten Dreams (2010) miragarria tartean, fikziora bueltatuko da Werner Herzog zuzendari alemaniarra. Queen of the Desert izango du filmak izenburu eta Ekialde Ertaina goitik-behera ezagutu zuen Gertrude Bell idazle ingelesaren bizitza izango du izpide. Protagonista izateko Naomi Watts zen aukeratua baina proiektua utzi du, eta badirudi Nicole Kidmanek hartuko duela bere lekua. James Franco eta Robert Pattinson ere abenturan izango dira.