Herve Espiet 'Roni' (Roni taldea): Inguratzen gaituen injustizia salatzeko beharra dugu

Herve du izena baina gaztetatik 'Roni' goitizenarekin ezagutu dute lagunek. Bakarlari gisa izen horrekin hasi zen eta ibilbidean hainbat musikarirekin aritua da gero. Garai batean, Baionako ostatuetan ibili zen Eric Sardon "aspaldiko lagunarekin" batera, bertsio kontzertuak ematen, eta 2008an Hendaiako Elkarteak sustatzen duen Iparraldeko Konpilazioan parte hartu zuen. Orain, berriz, Oier Querendezek gitarra, Xan Hirigoyenek bateria eta Eneko Nobliak baxua osatzen dute Herve Espietekin batera Roni Taldea.
Apirila hasieran aurkeztu zenuten taldearen lehen diskoa 'Roni'. Nolako harrera izan du?
Orokorki, harrera ona izan du, hedabideen aldetik batez ere. Hala ere, argi dugu merkatuaren egoera ikusita, aurrera egitea ez dela erraza izango, are gutxiago euskaraz aritzen garelako.
Orduan, hizkuntza muga da ibilbide horretan?
Zenbakiak ez dakizkit, baina euskarak, hizkuntza guttitua izanik, ezagupenik gabekoa Iparraldean, bizi garen mundu neoliberalean ez ditu ateak irekitzen, ez behintzat ingelesez kantatzeak irekitzen dituen bezala. Zaila da batzuetan Euskal Herrian bertan aritzea, eta are zailagoa hemendik kanpo. Gure lanean, euskarak tokirik garrantzitsuena badu ere, aski naturalki, egunerokoan bezala, Euskal Herrian hitz egiten diren hiru hizkuntzak tartekatu ditugu; euskara, frantsesa eta gaztelera entzuten dira diskan.
Oraindik ezagutzen ez duenarentzat, zer aurkitu dezakegu diskan?
Lehenik plazera barrez. Gero, estilo eta hizkuntza aniztasuna, eta lagun ugariren partaidetza. Patxi Iriart bertsolariak bi bertso idatzi dizkigu batetik; bestetik, duela gutti utzi gintuen baina gogoan dugun DJ Alf Mak-ek sanpleak ezarri ditu Diruz itsututa kantan; Mikel Perezek (Euski) bibolina sartu du Joanak joan abestian eta Antton Curutchetek (Euski) trikitixa Baiona piezan. Eric Sardonek ere ahotsa sartu du Victimas de la calle kantan, Sabi lagunak bezala, eta Elorri Aizagerren eta Sandra Sardoyren bozak ere ageri dira. Testuei dagokionez, euskaldun berria naizenez, Itxaro Borda Baionako idazleak sekulako laguntza eman dit euskaratzeko.
Taldearen erreferentziengatik agian, estilo aniztasuna ere bermatzen duzue...
Bai, eta lana izan da kanta guztiak armonia bilatuz biltzea. Horretarako, sanpleak (Martin Luther King, ABBA, Tunisiar Himnoa, Cappadonna) eta bertsoak, biziki inportanteak izan dira.
Seguruenik gaur egun Euskal Herrian estilo hain diferenteak lantzen dituen talde bakarrenetakoa izanen zarete...
Hori ez dakit. Lehen M-AK edo Hertzainak zeuden, geroago, DUT eta Negu Gorriak mitikoek estilo asko nahasten zituzten, eta gaur egun, Esne Beltza taldeak hip hop, ska, reggae eta cumbia nahasten ditu. MAK taldeak rap-jazz fusion egiten du. Hala ere, gure asmoa da Roni taldeak berezko estiloa garatzea.
Baina, non kokatuko zenukete berezko nortasun hori?
Pufa! Eragin asko daude... erran dezagun "Rap'n'Rolla" lantzen dugula, reggae eta ska estiloak ahaztu gabe. Guk mestizajearen kultura aldarrikatzen dugu. Diskoan soinu elektronikoek, programazioek eta sanpleek tarte handia dute, batez ere, hip hop soinuekin baterian. Zuzenean, berriz, rock talde gisa aritzen gara.
Egin dezagun estilotik gaira saltoa. Sistemaren kritika nagusi da zuen hitzetan, musika aldarrikapen iturria da zuentzat?
Musika barnean duguna adierazteko erabiltzen dugu, musika hitz egiteko modua baita. Hainbertze injustizia ikusita, gaurko munduari so egiten diozunean, kanten bidez hau salatzearen beharra sentitzen dugu. Horren adibidea da Baiona kanta, betiko klixea baztertu eta Baionaren beste irudi, herrikoia, alternatiboa, euskalduna, erakutsi nahi dugu.
Kritika hori argia da berriki kaleratu duzuen bideoklipean Jeiki ere...
Bai, kanta honen bidez kontzientziak piztu nahi ditugu, jendeak egunerotasunetik eta pasibotasunetik atera eta boterea berreskura dezan. Gaur egun, lokalki edo globalki, mila arrazoi daude gauzak aldatzeko, eta mundua konplexua izan arren, bakoitzak bere aldetik gauzak aldatzeko baliabideak ditu. Bideoklipean, gidoi ttipiarekin, ideia hori zabaldu nahi dugu.
Hau ere, diskoa bezala, autoekoizpena izan da?
Bideoklipa Baionako PIXSO elkartearen laguntzarekin egin dugu, esperientzia berria izan da guretzat. Gidoia asmatu eta Esteberen aktorearen laguntzarekin proiektua gauzatu dugu.
Emaitzarekin pozik?
Bai, aski kontent!
Diskoaz eta bideoklipaz aparte, zer dira zuzenekoak Roni taldearentzat?
Biziki inportanteak dira,egiten duguna jendearekin partekatzen dugulako. Gure musika ezagutarazi nahi dugu eta horretarako bilatzen ditugu kontzertuak.
Baduzue datozen hilabeteetarako hitzordurik?
Momentuz, ekainaren 21ean, Baionako Patxokian ariko gara eta Uztaritzeko Gaztetxearen urtebetetzean ere parte hartuko dugu hilabete honetan. Agorrilaren 28an, berriz, Basauriko bestetan ariko gara, eta irailean Miarritzeko Euskara Egunaren ekitaldian. Aurrerantzean, hala ere, zerrenda handituko da.