“Hertzainak 91-01-19”

“Hertzainak 91-01-19” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hertzainak--910119/@@download/image/59p15-3.jpg
2006/01/04
kritika
Testua: Amaiur Loitegi
Hertzainak
59.zenbakia
“Hertzainak  91-01-19”
Nola aldatzen diren gauzak kamarada! Hamabost urte joan dira iada Hertzainak taldeak dvd honetan jasotako kontzertua eman zuenetik, baina bertan bildutako abestiak, fresko mantentzen dira oraindik. Horrelakoetan esan ohi duguna errepikatuko dugu: alegia, dvd hau opari polita dela, bai bere garaian taldearekin dantza egindakoarentzat, baita 80eko hamarkada haiek bizi ez zituen gaztearentzat ere. Gasteizko taldearen pieza klasiko guztiak bildu dira hemen, nahiz eta Gari kantariak, behin baino gehiagotan esperimentu txikiak egiten dituen ahotsean abesti horien barruan. Hala ere, baina batzuk jar dakizkioke dvd-ari: izan ere, soinua hobea izan zitekeen –tarteka, gitarra gutxiegi entzuten da-, eta ez dago taldearen historia bere osotasunean aztertzen duen bestelako extrarik.