Herritar batek eraikina eman dio Seaska elkarteari

Herritar batek eraikina eman dio Seaska elkarteari https://www.gaztezulo.eus/albisteak/herritar-batek-eraikina-eman-dio-seaska-elkarteari/@@download/image/20108265828hotela.jpeg.jpg
2012/12/13
berria
87 urteko Claire Heranek Baionako Hotel des Basques eraikina eman dio Ipar Euskal Herriko Ikastolen elkarteari. "Seaska etorkizuna da", adierazi du Heranek. Elkarteko kideek harrituta hartu dute albistea, baina era berean oso pozik, "Seaskaren erakusleiho handia izango baita Baiona erdian". Elkarteak  datozen hilabeteotan aztertuko du eraikinari zer erabilpen eman. 

Claire Heranen gurasoek zabaldu zuten hotela, 1956an, Saint-Andre plazan, eta lau eraikin ditu. Hain justu, Hotel des Basques dioen armarriari eusteko eskatu dio emaileak Seaskari, "historikoa eta enblematikoa" delako.  Heranek gogora ekarri du eraikinak Euskal Herriarekin oso lotura estua izan duela, eta euskararen aldeko Enbata elkartea bertan sortu zela.