HERRI UZTA JAIALDIA BIARRITZ ETA ARRANGOITZEN

HERRI UZTA JAIALDIA BIARRITZ ETA ARRANGOITZEN Hamargarren edizioa da jada aurtegnao eta Biarritz eta Arrangoizen ospatuko da urriaren 6tik 9ra. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/herri-uzta-jaialdia-biarritz-eta-arrangoitzen/@@download/image/s31ip.jpeg
2022/09/27

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Hamargarren edizioa da jada aurtegnao eta Biarritz eta Arrangoizen ospatuko da urriaren 6tik 9ra.
HERRI UZTA JAIALDIA BIARRITZ ETA ARRANGOITZEN

Tradiziona erroturik, baina sorkuntzari begira, bere nortasuna sustraitetan duena, baina etorkizuna elikatuko duten fruituak emanez eta beste kulturetara irekia. Horrela definitu liteke Heri Soinu elkarteak antolatzen duen Herri Uzta festibala. Koldo Zabalaren omenez ospatzen da eta jada 10. edizioa du. Baina nor da Koldo Zabala? 

Koldo Zabala 1935eko abenduaren 21ean sortu zen Getxon (Bizkaia). 1936ko gerra zibiletik ihesi, Biarritzera iritsi zen familiarekin, bigarren mundu-gerraren hasieran. 1942an itzuli zen Bizkaiara amarekin (eskolan etengabe diskriminatuta, hor du euskal izatearen kontzientzia hartuko), eta 1946an itzuli zen Biarritzera. Hemen aurkituko ditu 6 anai-arrebetako batzuk eta Gurseko kanpamendutik atera berria den aita.

Oldarra taldeko dantzaria 1947tik, Koldok dantzari klasikoa izatea erabaki zuen 1953an, eta Parisen trebatuko da. Dantza maisu handiek hezituta (lehenik Alexandre Volinine, gero Yves Brieux-Ustaritz), 1955ean itzuli zen herrialdera, eta 1982ra arte Oldarra dantza taldearen zuzendari artistikoa izan zen. Yves Brieuxekin oso erregularki trebatuko da.

1982an dantza klasikoko irakasle izateko lehiaketa pasako du eta Baionako Kontserbatorioko postua eskuratuko. Koreografo eta baleteko maisu izaten jarraituko du Oldarran, lehenbizi langile gisa (1986 arte) eta gero laguntzaile gisa.

Musika eta dantza tradizionalak zabaldu
Herri Soinuren helburua, Euskal Herriko musika eta dantza tradizionalak zabaltzea, sorkuntza garaikidea sustatzea eta ondare hori Ipar Euskal Herriko belaunaldi gazteei eta euskal kulturatik urrunen diren publikoei helaraztea da.

Egitura profesionala, Herri Soinuk euskal kulturaren hiru ekitaldi enblematiko antolatzen ditu: Uztaritzeko Hartzaro festibala, ihauteri-ondarearen inguruan; Hartza Altzoan festibala, haurrei eskainia; eta Herri Uzta festibala, Euskal Herriko musika eta dantza tradizionalen ondarearen eta sorkuntzen inguruan.

Elkarteak bide profesionalean engaiatutako artista gazteak animatzen eta laguntzen ditu, eta amaturren praktikak garatzeko eta kalifikatzeko lan egiten du, aktore horiek sorkuntza-proiektuen inguruan bilduz. Kultura-bitartekatze lan handia eskaintzen du, adin guztietako ikasleak inplikatzen dituzten tailerren eta lurraldeko ikastetxeetan egindako interbentzioen bidez, baita karrikako arteetan programazio aberats baten bidez ere.

Aurtengo Herri Uzta jaialdirako egitarau oparoa osatu dute eta ez da egun horietan musika eta dantzarik faltako!

Hona hemen egitaraua:

URRIAREN 6a, OSTEGUNA, BIARRITZ
20:00 - Koliseoko Antzokia
Herri Uzta festibalaren 2022ko edizioa hitzaldi parte hartzaile batekin hasiko da eta hortan 'Koldo Zabalaren bizia eta obra', Ol-darra Euskal Baleten zuzendari artistikoari buruzko aurkezpena, anekdotak eta lekukotasunak izanen dira. Bere biziaren aurkezpen motz baten ondotik, bideoproiekzio batek lagundurik, Koldo Zaba-la hurbiletik edo urrunetik ezagutu duten pertsonak berekin partekatu dituzten mementuak partekatzera gomitatuak izanen dira.

URRIAREN 8a, LARUNBATA, BIARRITZ
10:00 - Gare du Midi-tik -> St Eugénie plazara
Desfilea, dianak eta animazioa, Arrola (Baigorri),  Begiraleak (Donibane Lohitzune), Izartxo (Uztaritze), Orritz (Irurtzun), eta Udaberri (Tolosa) dantza taldeek emanik
Ibilbidea : Herriko Kasinoa → Georges Clémenceau plaza → St Eugénie eliza → Merkatu plaza
12:00 - St Eugénie plaza (Plaza Berrin euria balitz)
Mutxikoak, Uztaritzeko Erdizka taldearekin
20:30 - Herriko Kasinoko Antzokia
'DAMA' ikusgarria
• Taula zuzendari laguntzailea : Maika ETCHECOPAR
• Musiken sorkuntza eta moldaketak : Ximun GARAT, Bastien MARIANNE eta Mai-der MARTINEAU
• Dantzen sorkuntza : Nathalie VIVIER, Ihintza IRUNGARAY, Jose CAZAUBON eta Xalbat CORRET
Tokiak 15 eurotan dira helduentzat eta 7 eurotan 12urte peko haurrentzat eta erreserbatzen ahal dira Biarritzeko turismo bulegoko webgunean edo telefonoz : 05 59 22 44 66
22:30 - Mizanbu Gaztetxea
Ixtaklok Txaranga
XUTIK taldearen kontzertua
DJ Ttal

URRIAREN 9a, IGANDEA, MUTXIKOAREN EGUNA
Urririk ARRANGOITZE - Naturaren Antzokia,
11:00  - MUTXIKOAK Ezpela txarangarekin - Eszena irekia musikariei
13:00 - Jatekoa bertan Ikastolen sustenguz - Ezpela Txarangak animaturik
16:00 - Dantza ikusgarriak : Burrunka, Leinua, Udaberri, Bilaka
18:00 - Dantzaldi tradizionala Kiki Bordatxo