Herri Urratseko logoa aukeratzeko lehiaketa

Herri Urratseko logoa aukeratzeko lehiaketa https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2012/12/13
berria
2008ko maiatzaren 11n izanen da Herri Urrats Senperen. 25. Herri Urrats izango da, eta urteurrena ospatzeko jendearen parte hartzea eskatu dute antolatzaileek: logoa egiteko lehiaketa antolatu dute.

Seaskako arduradunek aukeratu dute jada 2008ko Herri Urratserako leloa: Mende laurdena, bide erdia... Orain, logoa behar dute, eta horretarako lehiaketa antolatu dute.
Logoak baldintza batzuk errespatatu behar ditu :
  • Informazio hauek eduki behar ditu : Herri Urrats, 2008ko Maiatzaren 11, Senpere, eta leloa : Mende laurdena, bide erdia...
  • Leloaren adiera kontutan hartu behar du.
  • Hainbat euskarritan erabiltzako egokia izan behar du: agenda, afitxak, jantziak, txartelak…, eta 1, 2, 3 edo 4 koloretan argitaratua izateko.
  • Informatika fitxategi batean igorri behar duzue.
Lanak irailaren 17a baino lehen bidali behar dira Herri Urratsen bulegora -Herri Urrats ZI Pontôts 64100 Baiona- edo elkartea@herriurrats.com helbidera. Saria 300 eurokoa da.
Edozoin xehetasun behar izanez gero, elkartea@herriurrats.com helbidera mezu bidali edo  (00 33) (0) 5 59 52 26 89 telefonora deitu.