Hernaniko taberna batean entzungailuak banatzen dituzte parrandek sortzen duten iskanbila isilarazteko

Hernaniko taberna batean entzungailuak banatzen dituzte parrandek sortzen duten iskanbila isilarazteko Hernaniko (Gipuzkoa) La Bodega tabernak gauero entzungailuak banatzen ditu euren bezeroek zaratarik egin gabe dantzatu eta musika entzun dezaten. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hernaniko-taberna-batean-entzungailuak-banatzen-dituzte-parranda-isilarazteko/@@download/image/74451898-9234-4bb0-8d65-1e92cbba7796_16-9-discover-aspect-ratio_default_0.jpg
2023/03/16

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Hernaniko (Gipuzkoa) La Bodega tabernak gauero entzungailuak banatzen ditu euren bezeroek zaratarik egin gabe dantzatu eta musika entzun dezaten.
Hernaniko taberna batean entzungailuak banatzen dituzte parrandek sortzen duten iskanbila isilarazteko

Orain dela aste gutxitatik Hernaniko taberna honetan parrandek ez dute zarata bera. Gaueko hamarretatik aurrera dezibelioak ez dira arazo. Kablerik gabeko 200 entzungailu banatzen dituzte bezeroen artean. Pertsona bakoitzak modu indibidualean dantzatzen du eta musikaz gozatu, bere erritmoan. Izan ere, entzun nahi dutena aukeratu lezake hiru genero ezberdinen artean (teknoa, rocka, regetoia). Gaueko zalapartaren alternatiba honek harrera ona izan du hernaniarren eta bisitarien artean. 

Dantzaleku isilak ez dira berriak mundu osoko hiriburuetan. Dena den, gehiengoarentzat oraindik zerbait berritzailea da. Aitzol Torrecillas, tabernaren jabeak berak, ez du oinik jarri horrelako diskoteka batean, baina udaletxeak 22:00etatik aurrera musika kentzera behartu zuenetik, irtenbide bila hasi zen. 

Interneten informazio bila hasi zela topatu zuen dantzaleku isilen ideia. Hori jakinik, ez zuen bitan pentsatu eta 200 entzungailu erosi zituen. Ordutik, tabernak musikarekin irekitzen jarraitu du, baina gaueko hamarretatik aurrera entzungailuen bidez entzuten du musika bezeroak. 

Honela, gauero, gaueko hamarrak iristen direnean, tabernan musika geratu egiten da. Bertan dauden bezeroek kanpora atera behar dute eta tabernako langileek berriz sarrazten dituzte, eta entzungailuak banatu. Pertsona bakoitzak hiru generoren artean aukeratzen du, baina ez dago aukerarik abestia pasatzeko, beraz, pertsona guztiek momentu berean entzuten dute hautatu duten genero horretako pieza. Pertsona bakoitza zer entzuten ari den jakiteko koloretako argi ezberdinak pizten dira entzungailuetan.