Hermioneren ilustrazio honek sarea astindu du

Hermioneren ilustrazio honek sarea astindu du Sophia @PeaceOfSeoul ilustratzailearen irudi errealistak zur eta lur utzi ditu Harry Potterren sagaren jarraitzaileak; zer iruditzen zaizu? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hermioneren-ilustrazio-honek-sarea-astindu-du/@@download/image/black-hermoine-granger-harry-potter-pic.jpg
2018/08/20
albiste-laburra
Sophia @PeaceOfSeoul ilustratzailearen irudi errealistak zur eta lur utzi ditu Harry Potterren sagaren jarraitzaileak; zer iruditzen zaizu?
Hermioneren ilustrazio honek sarea astindu du

Harry Potterren unibertsoak oraindik zer esan handia ematen du; azken polemika Hermione pertsonaia aktore beltz batek interpretatzean piztu zen. Unibertso magikoaren jarraitzaileetako batzuk ez zuten aldaketa onartu, baina J. K. Rowling idazleak berak defendatu zuen aldaketa, Hermione beltza izan zitekeela adieraziz.

Badirudi azkenean geroz eta zale gehiagok onartu dutela arraza aldaketaren posibilitatea, eta azkenaldian sarea ilustrazioz bete da. Hain zuzen, Sophia @PeaceOfSeoul ilustratzaileak Twitterrera igo duen irudiak sekulako arrakasta izan du, eta birala bihurtu da bere errealismo bikainari esker. Jarraian, bestelako Hermioneren ilustrazio batzuk bildu dizkizuegu; ea gustuko dituzuen!

A quick Hermione, living her best life✨ pic.twitter.com/I7hTUja1Jx

— Sophia 🐥 (@peaceofseoul) 2018(e)ko abuztuaren 12(a)