Herdoila

Herdoila https://www.gaztezulo.eus/albisteak/herdoila/@@download/image/2010714157udane_1362433151.jpg
2010/03/05
erreportajea
Udane Goikoetxea


Lanerakoak, jente aurreko aurkezpen ekitaldietarakoak, agendakohitzorduak. Goiz alban jagi eta abiatu aurretik etxeko eskaileretanuzteko oharrak.
Gutxiegi idatzi dut hilabete honetan.

Koadernoaeta arkatza beti soinean, aldean; kontzientzia lasai edukitzeko bainoez. Urtea abiatzeko diziplina hausnartuaren makineria herdoilduta dago.Aisialdia esaten zaion denbora laburrean (laneko kafe minutuak,autobusekoak, etxean lo edo jaten ez gaudeneko uneak). Egunak ordu askodauzka, minutuak, euren segundu eta guzti... Kudeaketa ikastaroanemango dut izena. Nahiago nuke bere besarkada ikastaroetan apuntatu.Kalean ez dago hauek iragartzen dituen kartelik.

Atzo, akasoherenegun, ikusi nuen oiloak hilabeterako alokatzeko kartela. Ondoanzeukan zapo batzuen irudiduna. Eta oiloekiko penak somatizatzeak unebatez hankaz gora jarri dizkit sentimenduak. Makinaria herdoilduarenondoriozko diziplina eza gogoratuz... Barrenean entzun dut hilabetehonen giltzarria: birritan esan didate, "hobetu dezakezu, arretajarri"... Eta urte hasierako hausnarketak ere, sentimenduen antzera,hankaz gora. Orduan, diost beste batek:

"sensibleegia zara, segurtasungutxi daukazu zeure buruarengan". Aha. Ados. Eta karteleko zapoakirudikatuz hasi naiz idazten, inoren musikara dantzarik ez dela eginbehar adierazten. Ze, norena aukeratu?
Dorre baten gailurreraheltzea zen zapo lasterketaren helburua, behinola. Ikusten jendetzahandia zegoen. Hasi zen lasterketa hori, baina ikusleek ez zutenezsinesten hara goraino heltzeko gauza izango zirenik, gehien entzutenzen esaldia hauxe zen: "ze pena, zapo horiek ez dute igarotzeriklortuko, ez dute lortuko".

Zapoak gelditzen hasi ziren, batabestearen atzean. Baina, euretariko batek aurrera ekin zion. Ikusleekoihuka jarraitzen zuten:

"ze lastima handia, ez duzue lortuko".

Azkenerako den-denak errenditu ziren, bakar hori izan ezik. Gainera, zapo bakar horrek lortu egin zuen gailurrera igotzea.

Besteguztiak jakin behar gorrian ziren, ea zelan egin zuen: eta jakin zutenbakar hori, gailurrera ailegatzea lortu zuena, gorra zela.

Ez iezaiezu jaramonik egin inguruan esaten dizkizutenei: "ezingo duzu, ezingo duzu!"

Ingurukoenberbak indar handikoak dira, onerakoak nahiz txarrerakoak. Zuk berbatxarren aurrean ez entzuna egin, zapoaren moduan gorra izan, horretaragailurreraino heltzeko; bizitzan norbait izateko.

Makineria ez dago horren herdoilduta.