Herbeheretan sexua ez da agertuko nortasun agirian

Herbeheretan sexua ez da agertuko nortasun agirian Herrialdean erabaki dute sexua ez dela pertsona baten identitatea adierazteko beharrezko elementua. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/herbeheretan-sexua-ez-da-agertuko-nortasun-agirian/@@download/image/5b0ed87293050_tercer_sexo2.jpg
2020/07/08
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Herrialdean erabaki dute sexua ez dela pertsona baten identitatea adierazteko beharrezko elementua.
Herbeheretan sexua ez da agertuko nortasun agirian

Herrialde gehienetako Nortasun Agirietan adierazi behar da sexua, baina hemendik aurrera, Herbehereetan ez da laukitxo hori agertuko. Horrela, bertako herritarrek "beren identitatea askatasunez garatzeko" aukera izango dutela adierazi du Hezkuntza eta Kultura ministro Ingrid van Engelshovenek Kongresuan. Neurri sinboliko honekin batera, LGTBI+ kolektiboko herritarrek beren sexua 2 aukeretara mugatu beharrik ez dute izango hemendik aurrera. Aldiz, oraingoz pasaportean ez da aldaketarik emango, Europar Batasuneko legedia errespetatuz.

Herbehereak ez dira sexua nortasun agiritik kentzen lehenak; Alemanian urteak daramatzate sexua adierazi gabe. Herbeheretako agintariek inkesta egin zuten iaz, eta herritarren %4 ez zen eroso sentitzen bere sexua "emakume" ala "gizon" aukeretan zehazten; bidaiatzerakoan ala kontrolak pasatzerakoan, deserosoak ziren azalpenak ematera behartzen zitzaien, inongo beharrik gabe. Hala, LGTBI+ kolektiboak "poz handiz" hartu du erabakia.