Henry Rollins: Henry jostalaria

Henry Rollins-ek "Nice" izeneko diskoa plazaratu du Rollins Band talde indarberrituarekin. Diskoan inoiz baino jostalariago ari da Henry bortitza.
Henry Rollins zezena indarberrituta dago. Ez gara indar fisikoaz ari horretarako beharrik ez du-, musikalaz baizik. Black Flag punk talde mitikoaren gidariak "Nice" izeneko diskoa kaleratu du Rollins Band berpiztuarekin, disko aberatsa estilo eta ukituetan. Bere azken bi lanetan, Henry Rollins-ek Mother Superior taldeko musikariak izan ditu taldekide Rollins Band-en. "Get some & go on" izan zen elkarlan horren lehen emaitza, pasarte askotan Thin Lizzy eta Black Sabath bezalakoen iturritik edaten zuen diskoa.
Talde berriarekin gustura
Oraingoan, iturri hori itxi gabe, Henry Rollins bide berrietara ireki da: emakumezko beltzen soul ukituko ahotsak, funk erritmo asko bistan denez, bilakaera handia Rollins Band gailurrera eraman zuen "The end of silence" disko ia kontzeptual hartatik. "Gusturago nabil talde berri honekin- adierazi izan du begirada hotzeko pizti moduko honek-, oraingo hauek rock´n´roll musikariak baitira ehuneko ehunean. Jende hau Kiss, Bob Dylan, Rolling Stones eta Beatles bezalako gauzak entzutetik dator, eta garai bateko taldekideek beste eragin batzuk zituzten: Miles Davis, King Crimson abangoardia, nolabait. Lehengo taldeko kideek autobusaren atzealdera alde egiten zuten Black Sabath eta Thin Lizzy-ren diskoak jartzen nituenean".
Musika alorrean ezezik, umore ziniko eta mingain zorrotzeko gizon honek 1997-98ra bitartean eginiko biren bidaia-liburua plazaratu berri du berak zuzentzen duen argitaletxean: "Smile, Tour Travelling". Horrez gain, paper txikiak eginez, hiru filmetan ikusi ahal izango dugu aurten. Duela gutxi, bestalde, "Spoken word" disko berria kaleratu du, horrelakoetan ohi bezala, bere pentsamentu mintzatuei erabateko protagonismoa emanez. Piztia hemen da!