Hendaiako Ikastolaren 40. urteurrena musikarekin ospatuko dute

Hendaiako Ikastolaren 40. urteurrena musikarekin ospatuko dute https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hendaiako-ikastolaren-40-urteurrena-musikarekin-ospatuko-dute/@@download/image/20113288027root_system_5.jpg
2012/12/13
berria
Hiru eguneko jai egitaraua prestatu dute. Beste zenbait jardueren artean, apirilaren 1ean eta 2an kontzertu bana egingo dute Gaztelu Zahar pilotalekuan

Apirilaren 1eko kontzertuan  iazko Iparraldeko Konpilazioan parte hartu zuten  Armatiropunk, Lareplik eta Ekintza taldeek joko dute eta apirilaren 2an, Luz de Putas, Ze esatek!  eta Root System  ariko dira. Hain justu, Root System taldearen azken emanaldia izanen da.

Kontzertuez gain, beste jarduera batzuk antolatu dituzte. Esate baterako, igandean herri bazkaria egingo dute eta martxoaren 28tik apirilaren 2ra bitartean ikastolaren historiari buruzko erakusketa dago ikusgai Hendaiako mediatekan.

1971ko irailean ireki zuten eskola, herriko etxeak utzitako Cahen Leon egoitzan. Ordutik 800dik haurrek ikasi dute ikastolan. Gaur egun 9 Bigarrena karrikan du egoitza, 226 ikasle ditu eta Seaska federazioaren partaide da.

Ikastolak gonbitea luzatu du ospakizun ekintzak ahalik eta jendetsuen izan daitezen. "Ikastolako lehenengo burasoak, irakasleak, ikasleak, gaurkoak eta biharkoak elkartu eta bakotxak ekarritako eskarmentuarekin, euskara sustatu. Hori da bai denekin partekatu nahi dugun asmoa".