Hendaiako Guitaralde Festibala uztailaren 7tik 9ra izango da

Hendaiako Guitaralde Festibala uztailaren 7tik 9ra izango da Hamargarren edizioa izango da aurtengoa. Ruper Ordorika, Pauline eta Juliette, Mike Stern eta Thomas Dutronc musikariak arituko dira, besteak beste. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hendaiako-guitaralde-festibala-uztailaren-7tik-9ra-izango-da/@@download/image/Pauline-et-Juliette-768x513.jpg
2021/06/01

Maitane Legarreta Etxezarreta

@mailegetx

Hamargarren edizioa izango da aurtengoa. Ruper Ordorika, Pauline eta Juliette, Mike Stern eta Thomas Dutronc musikariak arituko dira, besteak beste.
Hendaiako Guitaralde Festibala uztailaren 7tik 9ra izango da

Guitaralde Festibalaren hamargarren edizioa uztailaren 7tik 9ra ospatuko da Hendaian. Guitaralde elkartea, Hendaiako Herriko Etxearen kultur zerbitzua, Besta Batzordea eta Turismo bulegoaren arteko elkarlanari esker antolatu da. Pandemiak  kultur mundua kolpatu du bereziki, kultur ekitaldi asko bertan behera geratu direlako eta, beraz, festibalak "elkartasun keinua" egin nahi die kulturgileei. Horretaz gain, bizi dugun egoera makurra leuntzea ere badute xede.

Lehen egunean, uztailaren 7an, Bruno Michel Abatik doinu brasildar eta latinoz jantziko du Gaztelu Zahar frontoia. Ondoren, Ruper Ordorikaren kontzertua izango da Gaztelu aretoan. Hurrengo egunean, Pauline eta Juliette bikotea arituko dira disko berria aurkezten, euskal erroa madagaskartar eta latinoamerikar eraginez blaitzen duten musikariak. Jarraian, jazz-rock gitarraren mito bihurtu den Mike Stern estatubatuarrak eskainiko du emanaldia. 

Uztailaren 9an, berriz, Michael Jones itzuliko da Hendaiara eta bere musikaz gozatzeko aukera izango dute hurbiltzen direnek. Azkenik, Thomas Dutronc musikaria arituko da, bere gitarraren ukitu ijitoekin berritutako frantziar abestiaren estandar handien inguruko ikuskizun bikain batekin. 

Sarrera kontzertuaren aurretik erostea aholkatu dute antolatzaileek, ahalik eta azkarren. Txartelak online eros daitezke edo Mendi Zola elkargunean. Festibalaren inguruko xehetasun guztiak euren webgunean daude jasoak.