Hemen da Marabilli!

Hemen da Marabilli! Ireki ditu ateak Ondarroako sormen festibalak; hitzaldiak, filmak, Amparanoia, Giorgio Bassmatti, Zea Mays eta askoz gehiago! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hemen-da-marabilli/@@download/image/p023_f01.jpg
2017/10/06
berria
Ireki ditu ateak Ondarroako sormen festibalak; hitzaldiak, filmak, Amparanoia, Giorgio Bassmatti, Zea Mays eta askoz gehiago!
Hemen da Marabilli!
Lagun egokixak 
Lotsa tantaik be ez 
Negar eta barre 
Bixitxi marabilli re! 
 

Urriaren 5etik 8ra IV. Marabilli Sormen Festibala ospatuko dute Ondarroan. Urriaren 6an Amparanoia taldeak kontzertua emango du eta Bernardo Atxagak Gogoeta bat harri baten inguruan beren beregi idatzitako hitzaldia eskainiko du. Gauez, berriz, Koldo Almandozen 
Sipo phantasma filma izango da ikusgai arrasteko itsasontzi baten barruan. Larunbat gauean, Zea Mays taldeak zuzenekoa eskainiko dute. Baina hori ez da guztia! Sekulako egitaraua antolatu dute; ez badiguzue sinisten, bota begiratu bat: MARABILLI SORMEN FESTIBALA
 
Marabilli sormen festibala Aitzol Aramaio zenaren indarrarekin jaiotako egitasmo bat da, artistak Ondarroan biltzeko asmoz egina: idazleak, musikariak, zinegileak, antzerkilariak, artista plastikoak, diseinatzaileak… Eta dena bere betiko lagunek antolatua.

 

Antolatzaileetako bat da Kirmen Uribe idazle ondarrutarra, eta bere hitzek ondo deskribatzen dute Aramaiok herrian utzitako hutsunea: "Aitzol horrelakoxea zen. Bere logikak ez zuen mundu honen logikarekin bat egiten. Mundua krudelegia, hotzegia zen. Berak dena ederra ikusi nahi zuen, “marabilli”. Horixe zen gehien errepikatzen zuen hitza. Mundu berri bat zuen bihotzean".