Hemen da Larrabetzuko Gazte Eguna!

Hemen da Larrabetzuko Gazte Eguna! Arkada Social, Glaukoma eta Koban! Plan borobil hau galduko duzu? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hemen-da-larrabetzuko-gazte-eguna/@@download/image/IMG_20160730_153522.jpg
2018/07/27
berria
Arkada Social, Glaukoma eta Koban! Plan borobil hau galduko duzu?
Hemen da Larrabetzuko Gazte Eguna!

Iritsi da unea; asteburu honetan Gazte Eguna ospatuko dute Larrabetzun. Dagoeneko 34. aldia izango da; Hori Bai gaztetxekoek urte osoa daramate festa handi hau antolatzen, eta azkenik, hemen da! Herri bazkaria, eskalada txapelketa, musika ona... zeren zain zaude egitaraua ezagutzeko?

Aurten 12:00etan hasiko da egitaraua, ginkana eta eskalada txapelketarekin. Gero, musikarekin berotzen joateko triki-poteoa egongo da, 14:30eko bazkari herrikoia baino lehen. Ondoren, Zarzaparrilla musika taldeak jarriko dio erritmoa arratsaldeari, eta 20:00etan, Ttek elektrotxarangak hartuko dio erreleboa eguna iluntzen doan bitartean Larrabetzuko kaleak girotzeko tabernaz taberna. 22:00etan manifestazioa eta ekitaldia egongo dira.

Gauean musikarekin gozatzeko unea iritsiko da 23:30etik aurrera: Arkada Social, Glaukoma eta Koban taldeak igoko dira taulara. Ondoren, Little Martin Selektah, DJ Kaiku eta Elepunto DJ-ak egongo dira gaua girotzen. Ondo pasa!