Hemen da Laburbira, euskarazko film laburren zirkuitua!

Laburbirak, euskarazko film laburren zirkuituak, 15.edizioa beteko du aurten. Hala, hilaren 28tik martxoaren 28ra bitartean, zirkuituan euskaraz sortutako 8 film labur egongo dira ikusgai, Euskal Herriko 29 herrietan.
Film laburren zirkuituak honako herriak bisitatuko ditu aurten:
Bergara, Ordizia, Azpeitia, Lazkao, Sestao, Ermua, Etxebarri, London, Usurbil, Sondika, Paris, Getaria, Gasteiz, Larraintzar-Ultzama, Irun, Soraluze, València, Zumaia, Hondarribia, Areatza, Arespalditza, Oñati, Azkoitia, Basauri, Hernani, Biasteri, Igorre, Mutriku eta Arrasate.
2017an zehar jasotako proposamen guztien artean, 8 film labur aukeratu dira XV.Laburbiran zabaltzeko. Guztien artean ordu eta laurdeneko emanaldia osotzen dute:
Ilunpetan, Koldo Carranza
Night Shift, Izaskun Arandia
Ejecutor, Javi Arriaga
Higadurak, Oihane Zunzunegi eta Amaia Otaola
Tazan, UDA films
Areka, Atxur taldea
Kreba, Oier Fuentes
Zulo, Erika Olaizola eta Amancay Gaztañaga