Hemen da Donostiako Aste Nagusia

Ohiko kanoikadarekin hasiko da larunbatean, hilak 14. Aurten, bost zinema zuzendarik botako dute. '80 egunean' filmeko zuzendari Jose Mari Goenagak eta Jon Garañok, Pablo Malok, Borja Cobeagak eta Ione Hernandezek.
Su artifizialak, erraldoi eta buruhandiak, txarangak edota hainbat lehiaketa ez dira faltako festetan. Aldaketarik badago: Pasealeku Berrian ez da dantzaldirik izango, Udalaren arabera azken urteetan jende gutxi elkartzen zelako bertan. Dantzaldien partez, Zurriolako terrazetako DJ emanaldiak indartu egin dituzte. Dena dela, piraten eskutik dantzaldiak izango dira: Tximeleta eta Trakets taldeak izango dira La Flamenkan Trinitate plazara- astelehenean eta ostegunean, hurrenez hurren.
Kontzertuei dagokienez, larunbatean izango da Bebe, Ze esatek! eta Sorkun&Pataren emanaldia, Trinitate plazan bertan. Sarrerak salgai daude. Bestalde, piratek iragarri dutenez, Arramazka, Blaka eta Nazidos para Joder aukeratu dituzte Musika Lehiaketan eta hiru talde horiek joko dute asteartean, Trinitate plazan bertan. Kontzertu guztien berri duzu GAZTEZULOren agendan.
Askekintza elkarteak, bere aldetik, iragarri du kontzertuen beste gune nagusian, Saguesen txosna begetarianoa izango duela. Egunero 20:00etatik aurrera zerbitzatuko dituzte ogitartekoak. Animalien Eskubideen Aldeko Elkarteak manifestaziora deitu du igandean, 18:00etan, zezenketen aurka.
Hona hemen, jaigune nagusietako batzuk:
Easo plaza: Bertso saioak izango dira, 12:30ean.
Sagues: Kontzertuak izango dira 23:45ean. (Emanaldi guztiak gure agendan)
Trinitate plaza: Edo La Flamenka, Donostiako Piraten gunea izango da. Herri Kirolak ere izango dira bertan.
Konstituzio plaza: Folklore emanaldiak izango dira 20:00etan.
Gipuzkoa plaza: Kale antzerkia, 23:30ean.
Zurriolako terrazak: Dj emanaldiak, 23:45ean.
Pasealeku berria: Barrakak daude bertan.