Heldu estatubatuarrek jostailu gehiago erosten dituzte eurentzat haurrentzat baino

Estatu Batuetako jostailuen industriak geroz eta arrakasta handiagoa du… helduen artean! Pasa den hiruhilekoan helduek eurentzat jostailu gehiago erosi dituzte haurrentzat baino.
Hori dio Circana erakundearen ikerketa batek. Informatu duenaren arabera, urtarrila eta apirila bitarte, 18 urtetik gorako helduek 1.500 milioi dolar gastatu zituzten jostailuak erosten. Balore honek, jostailuen adin-tarterik garrantzitsuena, —3-5 urte bitarteko haurrak—, gainditu du.
Helduek erosten dituzten jostailurik popularrenen artean bildumatzeko kartak, Squishmallows peluxeak eta Legoak daude. Akziozko figurak ere desira objektu dira kontsumitzaile askorentzat.
2023an, galdetegia pasa zitzaien helduen %43ak baieztatu zuten eurentzako jostailu bat, gutxienez, erosi izana. Joera hau beti existitu izan da, baina gorakada esanguratsua izan du azken bost urteetan.
Arrazoiak, dibertsio pertsonala, sozializazioa eta bildumatzeko nahia dira. Datu hauek ikusita, jostailu erakunde asko, helduei soilik zuzendutako jostailuak sortzen hasi dira. Eta zuk, zuretzako jostailuak erosteko ohiturarik ba al duzu?