Hego Polora bizikletaz

Hego Polora bizikletaz https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hego-polora-bizikletaz/@@download/image/antartika_1385477124.jpg
2013/12/05
albiste-laburra
Hego Polora bizikletaz
Antartika kostaldetik abiatuko du Juan Menendez Granados abenturazaleak Hego Polorainoko bidaia. 12.000 kilometro egingo ditu 36 egun inguru iraungo dituen espedizioan, eta bidaiarako bereziki egokitutako pneumatiko zabaldun bizikleta baliatuko du horretarako, tarte batzuk oinez egin beharko baditu ere. Bakarrik joango da, beharrezko material nahiz elikagaiak garraiatuko dituen 85 kiloko lerari tiraka, eta egunean 5.000 kaloria kontsumituko ditu, -20 gradutik igoko ez diren tenperaturak jasateko. Abendu hasieran abiatu zen, Antartikako uda garaian, eta dena ongi bidean errege egunerako helduko da helmugara.