Hego Koreak munduko lehenengo hiri flotagarria eraikiko du

Hego Koreak munduko lehenengo hiri flotagarria eraikiko du Busan inguruko itsasoan hiri bat sortu nahi dute 2025. urterako. Metropoli hau urakan eta uholdeen aurrean irauteko prestatua egongo da eta gainera bere elikagai propioak eta ura sortzeko gai izango litzateke. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hego-koreak-munduko-lehengo-hiri-flotagarria-eraikiko-du/@@download/image/59909425_303.jpg
2021/11/30

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Busan inguruko itsasoan hiri bat sortu nahi dute 2025. urterako. Metropoli hau urakan eta uholdeen aurrean irauteko prestatua egongo da eta gainera bere elikagai propioak eta ura sortzeko gai izango litzateke.
Hego Koreak munduko lehenengo hiri flotagarria eraikiko du

Hego Koreak, pasa den astean, munduko lehenengo hiri flotagarria eraikitzeko baimena onartu zuen Busan inguruko kostaldean. Inguru hori itsas mailen igotzeagatik mehatxatua dago eta beste zenbait hondamendi natural ere pairatu ohi ditu.

Oceanix erakundeak diseinatutako proiektu hau NBEk babestu du eta 10.000 pertsonentzat lekua izango duen lehen hiri flotagarria sortzea da helburua. Hiri hau gai izango da urakan, uholde eta 5. kategoriako tsunamiei aurre egiteko. 

Oceanix-en fundatzailea den Itai Madamombe-k aipatu du honelako ekimen baterako lekurik onena Busan inguruak direla. "Hala ere espero dugu ideia hau munduko itsasertzeko hiri guztientzat baliagarria izatea". 

Halaber, forma hexagonala izango duen hiri flotagarria, hiritarrek euren elikadurak ekoizteko egokitua egongo da, ur edangarri sistema bat ere edukiko du eta eguzki plaken bitartez elektrizitatea sortzeko gai izango da. 

Hiriaren plataformen azpian, bieirak, algak edota bestelako itsaskiak biltegiratu ahalko dira. Aldi berean, arrainek sortzen dituzten hondakinak landareak eta bestelako laboreak ongarritzeko erabiltzea da ideia. 

Proiektu pilotua 2025erako
Hego Korea hiri berezi hau eraikitzeko prest azaldu bada ere, Oceanix-eko sortzaileetako batek iragarri du 2022 NBErekin bilduko dela hiriaren plataformen diseinua sortzen hasteko, oraindik ez baitago argi ezin izango litzatekeen hauen neurria. Munduko lehengo hiri flotagarriak 200 milioi dolarretako kostua izango luke, hasiera batean, estimazioen arabera eta 2025. urterako prest egongo litzateke. 

Busaneko proiektu pilotua arrakastatsua balitz, litekeena da munduko beste herrialdeek horrelako hiriak eduki nahi izatea. Oceanix jada hamar gobernurekin hizketan ari da hiriak hauek euren kostaldeetan eraikitzeko.