Hegaztiak ala hegazkinak?

Hegaztiak ala hegazkinak? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hegaztiak-ala-hegazkinak/@@download/image/13p32-3.jpg
2012/12/13
berria
Hegaztiak ala hegazkinak?
Hegazti espeziek hainbat altueratan hegan egiten dute, batzuek goi-goian. Noraino iritsi daitezke, ordea? Antzarak  8.800 metrora behatu izan dira. Beltxarga edo zisne basatiak, berriz, 8.230 metrotan topatu zituzten behin Irlandarako bidean. Dena dela, munduko marka, 1973an Abidjango kostaldean aurkitutako Rupell saia espezieak du. Putre hau 11.277 metrora begiztatu zuten!