Hegaldirik laburrena

Westray eta Papa Westray Eskoziako uharteen artekoa da munduko hegaldirik laburrena. 96 segundoko iraupena badu ere, bidaiariek gerrikoak lotu, azafataren aholkuak entzun eta aireratze nahiz lurreratze uneetako aginduak ohiko moduan bete behar dituzte, Paristik Beijingera edo Sydneytik Buenos Airesera joango balira bezala. Hori bai, jet lag delakoaren arrastorik ez, eta komunera joateko betarik ere ez kasik. Itsaso bidez ere zeharka daiteke bi irlen arteko 2.800 metroko tartea, hala nahi izanez gero, eta ibilbidea gauez egin nahi bada baita ere, bi aireportu txikiak itxi egiten baitituzte eguzkia ezkutatzearekin batera.