Heavy festa mundiala asteburuan

Heavy festa mundiala asteburuan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/heavy-festa-mundiala-asteburuan/@@download/image/20102237127Krait.jpg
2012/12/13
berria
Heavy festa mundiala asteburuan
VIII. Heavy Jaia egingo dute larunbatean Donostian. Brainstorm, Mendeku Itxua eta Krait taldeek joko dute. Brainstorm Alemaniatik etorriko da; power metala jotzen dute, duela 20 urtetik. Mendeku Itxua Usurbilgo taldea da eta joan den urtean 'Indarrak batuz' diskoa kaleratu zuen. Krait, azkenik, Donostiako taldea da eta Hiverland eta Azken Garrasian ibilitako musikariak ari dira talde horretan. 

Kontzertua Altza kultur etxean izango da, 19:30ean hasita. Sarrerak12 euro balio du aldez aurretik erosita (Altzako Casares-Tomasene kultur etxean eta Zunbeltz tabernan). Kontzertuaren egunean 15 eurotan egongo dira salgai.Aurreko urteetan bezala, playback lehiaketa ere izango da.