Heaven **

Krzysztof Kieslowski maisu poloniarraren gidoi bat hartu du oinarri Tom Tykwer zinemagile interesgarriak Heaven drama erromantikoa filmatzeko. Mendeku bila dabil Philippa. Senarra hil zuen gizona aurkitu du azkenean. Lehergailu bat jarriko du hura hiltzeko intentzioz. Eztandak, ordea, lau errugabe hilko ditu. Atxilotua izan ostean, polizia gazte batekin maiteminduko da. Polizia gazte horren laguntzaz ihes egingo du kartzelatik. Maitasuna, drama eta suspensea nahasten ditu Lola rennt iradokitzailearen zuzendariak drama malkartsu honetan. Tykwerrek ez zuen asmatu Kieslowskiren unibertsoa irudikatzeko tenorean. Lastima.