Heath Ledger: Ilehori oxigenatuaren glamourra

Ledger gaztearen ama neska erromantikoa zen oso eta izugarri maite zuen "Wuthering Heights" eleberria. Hala, Emily Brönte idazlearen irudimen oparotik sortutako maitale tormentatuaren pasioaz kutsatuta, Heathcliff izena jarri zion seme jaioberriari. Mundu guztiak, ordea, "Heath" txikigarriaz ezagutu izan du beti mutila. Australiako mendebaldeko kostaldeko herrixka idiliko batean jaio zen duela ia 23 urte Heath Ledger. Gailur ekaiztsuetatik urrun. Perth bukolikoan.
Kirolari porrokatua zen eskola sasoian. Hockey jokalari aparta. Nerabezaroan, baina, kirola abandonatu zuen antzerkiaren munduan buru-belarri murgiltzeko. Hamasei urte besterik ez zituenean, gurasoen etxea utzi eta Trevor DiCarlo adiskidearekin batera Sydneyra jo zuen aktore bihurtzeko asmoz. The Globe Shakespeare Company eta Midnight Youth Acting Company antzerki konpainia entzutetsuetan zaildu zen arren, telebistak eman zion ospea. "Roar" telesailak, hain zuzen ere.
Nerabe txolinen rolak jokatzeaz akituta, Australia utzi eta AEBetara jo zuen arrakasta xede. Iritsi bezain laster, ordea, aberritik hots egin zioten "Two Hands" film independientean parte hartzeko. Aipatu pelikula interesgarriarekin Australiako ikusleak zein kritikariak liluratu zituen arren, ez zuen inoiz amets amerikarretik esnatzeko tentaziorik eduki. Paradoxikoki, "10 Things I Hate About You" mengela izan zen Inperioan errodatu zuen estreinako filma. Materia gris gutxiko nerabetxoentzat aurrefabrikatutako lelokeri bat, alegia.
"The Patriot" kerratuak eta "A Knight's Tale" tuntunak, ostera, Hollywoodeko sex symbol berria bilakatu dute Australiako ilehori oxigenatua. Benetako izarra. Erdietsitako ospeak, gainera, "Monster's Ball" finean eta "Four Feathers" iradokitzailean lan egiteko aukera eskaini dio. Eskola garaian Belengo estalpeko astotxoaren rola egitera kondenatu zuen antzerki irakasleaz mendekatzeko makina bat arrazoi ditu orain Heath galaiak, zinez.
Gazte xamarra bada ere, bihotz anitz apurtu ditu jada bere konkistatzaile ibilbide laburrean. Australian bizi zenean, Lisa Zane aktorearekin "Titanic" filmeko bilauaren arreba- maitasun harreman sutsua mantendu zuen. New Yorken, berriz, Christina Cauchi modeloarekin irten zen. Eta duela ez asko, Heather Graham aktorearekin apurtu du. Hala eta guztiz ere, maitasunean nahiz bizitzaren gainontzeko esparrutan ere zoriontsua dela aitortzen du. Sekretua? Amonak behin eman zion aholku bat: "Lan egin ezazu dirua beharko ez bazenu bezala, maita ezazu inoiz min egin izan ez balizute bezala eta dantza ezazu inor begira ariko ez balitzaizu bezala".