“Heart is Willing”

“Heart is Willing” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/heart-is-willing/@@download/image/35p17-3.jpg
2003/11/04
kritika
Testua: Aritz Sound System
Freddie Mc Gregor
35.zenbakia
“Heart is Willing”
Jamaikar abeslarien artean klasikoa izan arren, ez du gure artean beste abeslari gazteago askok izandako arrakasta lortu. Berdin dio. Gutxi dira gaur egun Freddie Mc Gregor-en maila lortzen duten reggae abeslariak; ez ahotsari dagokionez, ez kantatzeko erari dagokionez eta ezta kantuak konposatzeari dagokionez ere. Jainkoak ukitua dagoela esango dute batzuek, berezko dohaina duela besteek, baina egia da hamaika urte zituenetik ari dela profesionalki abesten, eta gaur egun, ia mende erdi beranduago, hasierako indarra mantentzen duela. Azukre findurik gabeko maitasun kantuak. Positive vibrations.