Hazanavicius Txetxenian

The Artist (2011) filmarekin kritika zein publikoa mutu utzi ostean, Michel Hazanavicius zuzendari frantziarrra film berria prestatzen hasi da. Fred Zinnemann handiak 1948an zuzendutako The Search izango du oinarri, baina ez da ohiko remake bat izango. Jatorrizkoan, Auschwitzetik ateratako ume bati ama aurkitzen laguntzen zion Montgomery Cliftek. Film berrian, Hazanaviciusen emazte Bérénice Bejo izango da protagonista, eta txetxeniar ume bati lagunduko dio familia aurkitzen.