Hauterives

Hauterives https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/03/11
albiste-laburra
Hauterives
Hauterives Frantzian dago eta munduko postari xelebreena, Ferdinand Cheval, bertan bizi izan zen. Gutunak banatzen ari zen egun batean, kale kantoi batean topatutako harri baten edertasunak liluratuta utzi zuen. Egunak pasa zituen harriaren forma burutik kendu ezinik; hainbeste obsesionatu zen, ‘jauregi perfektua’ izan zitekeenarekin amets egin zuela. Eta ametsetan ikusitakoa egia bihurtzeko asmoz, egunero harriak biltzeari ekin eta bi urteren buruan jauregiaren hormak eraikitzen hasi zen. Gaur egun, arte marginalaren adibide ezaguna da Chevalen lana, baina bere garaian, herriko astakirtena bailitzan jokatu zuten berarekin. Bretonek eta Picassok mirestu zuten gizona ezin izan zuten desio zuen bezala bere jauregian hilobiratu.