Haurrik ez 2045. urterako?

Haurrik ez 2045. urterako? Hormonak aldatzen dituzten sustantzia kimikoek giza ugaltzea mehatxatzen dute. 2045 urterako espermatozoideen kontaketa zerora iritsiko da Shanna Swan adituaren aurreikuspenen arabera. Telesail baten sinopsia dirudi, ezta? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/haurrik-ez-2045-urterako/@@download/image/1503678422_317333_1504451453_noticia_fotograma.jpg
2021/03/26

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Hormonak aldatzen dituzten sustantzia kimikoek giza ugaltzea mehatxatzen dute. 2045 urterako espermatozoideen kontaketa zerora iritsiko da Shanna Swan adituaren aurreikuspenen arabera. Telesail baten sinopsia dirudi, ezta?
Haurrik ez 2045. urterako?

Bada etorkizun hurbila da. Dirudienez sustantzia kimikoek hormonal aldatzen dituztelako 2045erako gizonezkoen gehiengoak ezingo du ugaldu. Hori dio behintzat, Shanna Swan, ugaltze osasunean aditua denak. Honek giza hondamendien zerrendara beste arrisku bat gehiago gehitzen du.

Swan-ek orain dela lau urte gizonen bataz besteko espermatozoide kopurua kalkulatu zuen mendabaldar herrialdeetan eta behatu zuen 1973tik 2011ra bitarte %59 jaitsi zela. Egungo aurreikuspenen arabera, 2045. urterako gizonezkoen bataz besteko espermatozoide kopurua zero izango da. Honek esan nahi du, gizonezkoen erdiak ez duela balio duen espermatozoiderik izango, eta beste erdia zerotik hurbil egongo dela. 

Arrazoia, Swan-en ustez, sustantzia kimikoenganako esposizioa litzateke, hauek sistema endokrinoa aldatzen baitute. Sustantzia hauek hamaika produktutan aurkitu daitezke, hasi plastikoetan, elektronikan, elikagaien ontzietan eta pestizidetan, baita zaintza pertsonaleko produktuetan eta kosmetikoetan ere. Beraz, mundu osoko ia gorputz guztietan daude. 

Bisfenol A eta ftalatos bezalako sustantzia kimikoek funtzio hormonal normalean eragiten dute. Dosi txikietan hartuta ere, arriskutsua da jaio gabeko haurrentzat, euren gorputzak oraindik ez baitaude garatuak. 

Nahiz eta ugaltzeko zailtasunaren muinean beste zenbait faktore egon daitezkeen (aldaketa kulturalak, obesitatea, tabakismoa) Swan-ek ohartarazi du adierazgarriek erakusten dutela arrazoi biologikoek pisu handia dutela. Ikerketek erakutsi dute zakildun haurrek anomalia genital ugari garatzen dituztela eta testosterona maila %1 jaitsi dela 1982. urtetik. 

Emakumeen kasuan egoera ez da askoz hobea. Espero gabeko abortuen tasa %1 igo da urteko azken bi hamarkadetan eta gero eta aludun haur gehiagok esperimentatzen dute pubertaro goiztiarra. Honek guztiak honela jarraitzen badu, in vitro ugaltzea eta beste teknologien beharra izango dugu, ugaltze artifizialak gehitu egingo baitira haurrak edukitzerako orduan. 

Zoritxarrez ez dago honi buelta emateko irtenbide azkarrik. Swan-ek sustantzia kimiko kaltegarriak gure etxeetatik ezabatzea gomendatzen du, elikagai prozesatuak ekidinez, ftalatorik gabeko zaintza produktuak aukeratuz eta elikagaiak biltegiratzeko plastiko ontziak kristalezkoengatik aldatuz. Nahiz eta, ohartarazten duen ardurarik handiena gobernu eta industriek dutela, eta produktu hauek merkatuetatik ezabatu beharko lituzketela.