Haurrik eta bikoterik gabeko emakumeak, zoriontsuenak

Haurrik eta bikoterik gabeko emakumeak, zoriontsuenak Ikerketa baten ondorioa da; egia ote? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/haurrik-eta-bikoterik-gabeko-emakumeak-zoriontsuenak/@@download/image/YearofWomen2_1000.jpg
2020/02/11

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Ikerketa baten ondorioa da; egia ote?
Haurrik eta bikoterik gabeko emakumeak, zoriontsuenak

Zoriontasunaren gakoa erabat erlatiboa da, eta horregatik, ez da batere erraza zorionaren errezeta definitzea. Eta halere, Londresko Ekonomia Eskolako Paul Dolan irakaslea saiatu da munduko pertsona zoriontsuenen inguruko ezaugarriak biltzen. Bere ondorioa hauxe izan da: haurrik eta bikote finkorik gabeko emakumeak dira zoriontsuenak. 

Ondorio horretara iristeko, Dolanek eta bere ikerlari taldeak AEBetako Denboraren Erabileraren inguruko Inkesta izeneko datu basean jasotako informazioa ikertu dute; bertan, gizartearen osasun ohiturak, bizi kalitatea eta bestelako ezaugarriak aztertu dituzte, zoriontsu zirenen ezaugarriak multzoka bereiziz. 

 

Hala, ongizaterik luze eta kalitatezkoena bizi dutenak ezkondurik ez dauden eta haurrik izan ez dituzten emakumeak direla ondorioztatu dute; gainera, bizi itxaropen luzeagoa dute ezkondutako emakumeekin alboratuta. 

ETA HARREMANAK ZORIONTSUAK DIRENEAN?

Halere, ikerlariek uste dute datu basean jasotako ondorio horiek bestelako errealitateak ezkutatzen dituztela; hain zuzen, bikote harreman txarrek nabarmen eragiten dute emakumeen zoriontasunean, eta horrek eragina du beren bizi itxaropenean. Baina horrek ez du esan nahi harreman zoriontsuak dituzten emakumeei ere berdina gertatzen zaiela, alderantziz; beste hainbat ikerketek diotenez, harreman osasuntsuek bizi itxaropena luzatu dezakete, norberaren esker ona, eskuzabaltasuna eta zoriontasuna eragiten duten beste hamaika ezaugarri positiboren eragile direlako. Laburbilduz; norberarekin zein ingurukoekin harreman osasuntsuak eraikitzea litzateke zoriontsu izateko gakoa.