Haurren obesitatea ekiditeko gakoa topatu dute Quebec-en

Haurren obesitatea ekiditeko gakoa topatu dute Quebec-en Dieta aldatzea baino, telebistako iragarkiak mugatzea izan da aldaketa eragin duena. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/haurren-obesitatea-ekiditeko-gakoa-topatu-dute-quebec-en/@@download/image/Fast_food_Hamburger_Hot_dog_Colored_background_523442_1280x902.jpg
2019/11/04
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Dieta aldatzea baino, telebistako iragarkiak mugatzea izan da aldaketa eragin duena.
Haurren obesitatea ekiditeko gakoa topatu dute Quebec-en

Ez da txantxarako kontua haurren obesitatea; Munduko Osasun Erakundeak zabaldutako datuen arabera, obesitatea duten 0 eta 5 urte bitarteko haurren kopurua 32 milioitik 41 milioira igo da 1990 eta 2016 urte bitartean. Zifrek erritmo horretan gora egiten badute, 2025. urtean 70 milioi izango lirateke. Geldiezina dirudien epidemia da, baina Quebecen (Alaska) lortu dute izurriari planto egitea. 

Michele Obamak bultzatutako ariketa fisikoaren kanpainak edota dietak ez dira Alaskako estatuan erabili dituzten konponbideak; hori baino askoz ere "errazagoa" izan da obesitatea gelditzeko soluzioa: telebistako janari iragarkiak debekatzea.

Hala, Quebecen lau hamarkada daramate haurrei zuzendutako janariarekin lotutako iragarkiak ekiditen, eta sekulako arrakasta izan dute. 1980. urtetik hona, 39 urtetan, estatuko haurrek ez dute janari edota edariekin lotutako iragarki bakar bat ere ikusi. Hain zuzen, Quebeceko Osasun Publikoko Elkartearen datuen arabera, janari eta edari marketing kanpaina horiek %40 eragin dezakete familien erosketetan, eta noski, haurren burmuinean. Haurrek ikasten dute hori dela desio dutena eslogan dibertigarriak eta irudi ikusgarriak xurgatuz. 

Teoria hori babesten duen beste ikerketa honek dioenez, 3 eta 5 urte bitarteko haurren %93 gai da McDonalds-en logoa identifikatzeko irakurri ezin daitekeen distatziatik. Beldurgarria, ezta?

OBESITATEA GELDITU BAI; MURRIZTU, EZ

Quebec da Alaska guztian furta eta barazki gehien kontsumitzen duen estatua, eta obesitate tasarik baxuena duena; eta halere, 1981 urtetik hona %2 igo da obesitatea jasaten duten haurren kopurua. Hain zuzen, telebistako iragarkiak debekatu arren, ezinezkoa egin zaie Interneten ikusten dutena kontrolatzea. 

Alta, beste herrialde batzuetan publizitatea murrizten hasi dira, eta emaitzak oso positiboak dira; herrialde nordikoetan debekatu dituzte haurrei zuzendutako janari eta edarien iragarkiak, eta bertako haurren obesitate maila %1 eta 1,5 bitartekoa da. Aldiz, Espainiak Europako daturik okerrenak ditu; bertako haurren %4 obesitatea dute.