Haurren argazkiak digitalki ukitzea, azken moda arriskutsua

Haurren argazkiak digitalki ukitzea, azken moda arriskutsua Instagrameko izarrak hasi dira beren seme-alaben argazkiak eraldatzen... ez ote dago mugarik? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/haurren-argazkiak-digitalki-ukitzea-azken-moda-arriskutsua/@@download/image/Captura de pantalla 2018-11-20 a las 11.49.49.png
2018/11/20
albiste-laburra
Instagrameko izarrak hasi dira beren seme-alaben argazkiak eraldatzen... ez ote dago mugarik?
Haurren argazkiak digitalki ukitzea, azken moda arriskutsua

Kim Kardashianek etengabe erakusten ditu bere seme-alabak, baina azkenaldian zabaldu dituen argazkiek polemika sortu dute; izan ere, haurren itxura digitalki ukitu duela leporatu diote. Hain zuzen, bere alabari tripa kendu dio argazki batean, semearen zein alabaren azalak argitu ditu. Dena, bere Instagramera argazkia igotzeko.

Kardashianen kasua esanguratsuena izan den arren, ez da bere seme-alabak Photoshopez ukitzeko tentazioan erori den famatu bakarra. Badira beren seme alaben sudurrak, belarriak eta beste gorputz zati batzuk digitalki ukitzen dizkieten izarrak. Joera honek alarma piztu du sarean, 10 urtetik beherako haurrak helduen moduan erakusteagatik. Eta zuek, zer diozue; non dago muga?