Haurdunaldi greba ingurugurioaren suntsiketa salatzeko

Haurdunaldi greba ingurugurioaren suntsiketa salatzeko Klima krisiaren aurrean 'BirthStrike' mugimendua hasi dute hainbat emakumek. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/haurdunaldi-greba-ingurugurioaren-suntsiketa-salatzeko/@@download/image/c70109483ca3ca6ef053be05a67b4289_original.jpeg
2020/02/17

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Klima krisiaren aurrean 'BirthStrike' mugimendua hasi dute hainbat emakumek.
Haurdunaldi greba ingurugurioaren suntsiketa salatzeko

Haurrak izatea ez da bateragarria klima aldaketaren aurkako borrokarekin; horregatik jaio da BirthStrike mugimendua, eta geroz eta jarraitzaile gehiago lortu dituzte. Mugimenduaren sortzaileek salatzen dutenez, haurrak izatean planeta oraindik ere gehiago kutsatuko litzateke, eta borroka hori irabazi arte ez dute ama edo aita izateko asmorik.

Hain zuzen, Paul A. Murtaugh eta Michael G. Schlax ikerlariek mugimendu honek dioena baieztatu dute. Haien esanetan, haur bat izateak CO2 emisioak nabarmen biderkatzen ditu, eta bizitzan egiten ditugun beste gauzak baino kutsagarriagoa da seme-alabak izatea. Azken finean, ikerlariek diote gizakiak garela ingurugiroarentzat kaltegarienak; lehen munduan jaiotako haur batek 9441 tona CO2 isurtzen ditu atmosferara, eta haren gurasoek haurrak izan aurretik baino 5,7 emisio gehiago eragiten dituzte.

BirthStrike-eko ekintzaileek uste dute oraindik urrun dagoela haurrak berriro izateko aukera, eta diotenez, "etsigarria" da puntu honetaraino iritsi izana: "Triste gaude; inork ez du nahi bere burua ikusi mundura haurrak ekartzeko beldurrarekin".