Haur eta Gazte Literaturaren Espainiako Saria Juan Kruz Igerabiderentzat!
'Letren txotxongiloa' lana saritu dute. Zorionak!

Juan Kruz Igerabidek Haur eta Gazte Literaturaren Espainiako Sari Nazionala irabazi du; Letren txotxongiloa lana saritu dute. 20.000 euro jasoko ditu idazleak Espainiako Kultura eta Kirol Ministerioaren eskutik.
Epaimahiak “mintzaira politikoa maisutasunez erabiltzeagatik” eman dio saria, liburuak “oihartzun sinbolista duen aliterazioa, nonsense umorea, absurdoa, rodaritar fantasia eta euskal ahozkotasunaren oihartzunak” dituela iritzita.
Euskaraz idatziriko lana katalanera (Abecedari pipiridari), galizierara (Abecedario monicredario) eta gaztelaniara (Abezedario titirijario) itzuli dute. Zorionak!