Hau da zenbaki festa!

11.185.272 digitu ditu Kaliforniako unibertsitateko matematikari talde batek aurkitutako zenbaki primo berriak. Mersenne 43 izena du, XVII. mendean, halako zenbakien zerrenda egin zuen frantziar monjearen omenez. Luzea da zenbakia. Irakurtzeko 10 aste pasatxo behar dira, eta idatzi nahi izanez gero, GAZTEZULOren makina bat ale beharko genituzke! Zertarako balio du zenbaki primo batek? Ordenagailuetako segurtasun sistemak sortzeko, besteak beste.