Hau da Joker berria; beldurtuta?

Hau da Joker berria; beldurtuta? Joaquin Phoenixek ez du makillajerik behar izua eragiteko! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hau-da-joker-berria-beldurtuta/@@download/image/cinejoaquinphoenixasiluceenprimeraima.jpg
2018/09/19
albiste-laburra
Joaquin Phoenixek ez du makillajerik behar izua eragiteko!
Hau da Joker berria; beldurtuta?

Arthur. Izen horrekin aurkeztu du Todd Phillips zuzendariak Joker berria. Ikusmin handia eragin du pertsonaiak; pantaila handian laugarrenez agertuko da, oraingoan, Joaquin Phoenixek (Gladiator, Walk the Line, Her) interpretatua. Aurretik, Jack Nicholson, Heath Ledger eta Jared Leto jarri dira Gothameko pailazo beldurgarriaren azalean; hiruek, margo deigarriak eta makillaje kapa ugari jantzi dituzte. Ez da hala Phoneixen kasuan. Aurpegia garbi eta orbainik gabe, soilik bere begirada galduak azaleratzen du barruan daraman munstroa.

Zuzendariak zabaldutako argazkiak sekulako ikusmina sortu du sare sozialetan, eta kritika onak jaso ditu. Filmak oraindik ez du izenbururik, eta datorren urtean estreinatuko dute. Arthur Pecken istorioa kontatuko dute; Joker bihurtu aurretik, Arthur komediante txiro bat da, Gothamera bueltatuko dena gaixo duen ama zaintzera. Nola bihurtuko da guztiok ezagutzen dugun gaizkile mitikoan?