Hau burua!

Hau burua! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hau-burua/@@download/image/29p4-1.jpg
2012/12/13
berria
Hau burua!
Kirofanoan sartzea ez da inoren gustuko , baina hala ere, baliteke uste baino arriskutsuagoa izatea. Medikuntza aldizkari batek jakinarazi duenez, AEBtako sendagileek, urtero, 1.500 kirurgia tresna ahaztuta uzten dituzte gaixoen gorputzetan. Larrialdietan egindako ebakuntzetan maizago gertatzen dira horrelako ezusteak. Gainera, lodiek aukera gehiago omen dute erietxetik gorputz barruan bisturia, guraizeak edo bestelakoak daramatzatela irteteko, tresnok gantz artean "ezkutatzen" dira eta.