Hatortxu Rock jaialdiaren 24. edizioa osasun krisira moldatu da eta abenduaren 26an ospatuko da

Hatortxu Rock jaialdiaren 24. edizioa osasun krisira moldatu da eta abenduaren 26an ospatuko da Osasun krisiaren ondorioz, aurten ezingo da Hatortxu Rock ohikoa den moduan ospatu, baina hala ere ez da bertan behera geratuko. Abenduaren 26an izango da elkartasun jaialdiaren 24. edizioa. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hatortxu-rock-jaialdiaren-24-edizioa-osasun-krisira-moldatu-da-eta-abenduaren-26an-ospatuko-da/@@download/image/MAFALDA-HATORTXUROCK-20-BY-SAIOA-_GAUILUNAK_-5.jpg
2020/10/30

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Osasun krisiaren ondorioz, aurten ezingo da Hatortxu Rock ohikoa den moduan ospatu, baina hala ere ez da bertan behera geratuko. Abenduaren 26an izango da elkartasun jaialdiaren 24. edizioa.
Hatortxu Rock jaialdiaren 24. edizioa osasun krisira moldatu da eta abenduaren 26an ospatuko da

Hatortxu Rock jaialdia 21 urtetan ospatu da, etengabe 1999. urtean sortu zenetik. Ordutik milaka eta milaka lagun elkartu ditu musikaren baitan euskal presoen egoera salatzeko helburuarekin. 

Pandemiak kultura izugarri jipoitu badu ere, antolatzaileek argi dute aurten ez dela Hatortxu Rock bertan behera geratuko. Honela, abenduaren 26an Hatortxu Rocken 24. edizioa ospatuko da. 

Hori bai, norberak bere etxetik gozatzeko jaialdia izango da aurtengoa. Eskaintza ere berezia izango da aurten soilik jaialdi honetan entzun eta ikusi ahal izango diren izen, abesti eta ikuskizunekin. 

Ohikoa duenez jaialdiak musika izango da protagonista, baina kulturaren beste esparruetako sortzaileak ere batuko dira. Oraingoz ordea, ez dute antolatzaileek izenik aipatu. Datozen egunetan emango dute jaialdiaren inguruko argibide eta berri gehiago, baita sarrerak eskuratzeko bidea ere. Adi!